Kanpainako azken egunean mobilizatu nahi du GuraSOSek

2019ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Zubietako errauste plantaren aurkako eragileen artean GuraSOS plataformak izan du oihartzun gehien azkenengo urteetan; besteak beste, hiri hondakinen kudeaketa plan alternatibo bat aurkeztu zuen 2019-2030 urteetarako. Hainbat mobilizazio ere egin ditu, erraustegiaren aurka dauden beste eragile batzuekin batera; aurtengo otsailean Donostian deitutako manifestazioa, adibidez. Atzo egindako agerraldi batean jakinarazi zuten mobilizazio bat prestatzen ari direla maiatzaren 24rako —26an dira bozak—, eta bilerak egiten ari direla beste talde batzuekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.