Irudia. Urnieta

25 urtez «egia eta justizia» eskatzen

J. C. RUIZ / FOKU

Berria -

2018ko irailak 25
Torturatu guztientzako egia, justizia eta oroimena aldarrikatu zituzten atzo arratsaldean Urnietako San Juan plazan (Gipuzkoa), Gurutze Iantziren heriotza gogoratzeko ekitaldian. Madrilgo Tres Cantoseko komisarian hil zen Iantzi, Guardia Zibilaren eskuetan bi egunez inkomunikatuta egon ostean. Familiaren auzi medikuak eginiko txostenaren arabera, tortura zantzu nabarmenak zituen haren gorpuak. Garai hartan ETAk bahitua zeukan Julio Iglesias Zamora enpresariarekin loturiko operazio baten testuinguruan atxilotu zuten Iantzi, nahiz eta inoiz ez den azaldu atxiloketaren zergatia. Heriotza «naturala» izan zela argudiatuta artxibatu zuten auzia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna