Noiz sortua: 2018-11-08 00:30:00

Txillardegiri omen egingo diote, batua sortzeko lanagatik

Txillardegi, artxiboko irudi batean.
Txillardegi, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU

Berria -

2018ko azaroak 8
Aldiro pertsona edo kolektibo bat omentzen du Korrikak, eta datorren urtekoan Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hartuko dute gogoan. Leloarekin lotuta, adierazi dute Txillardegik klika eragin zuela euskararen esparruan, eta aldaketa handiak sorrarazi zituela. «Haren kezka nagusia zen aldarrikatzea herriak hizkuntza beharrezkoa duela eta Euskal Herriak euskara ezinbesteko ezaugarria duela».

Gogoratu berri dute 1968ko Arantzazuko biltzarra, euskara batuaren sorrerarena. Horri heldu dio Korrikak ere Txillardegi gogoratzeko. Nabarmendu dute euskara batua sortu izana «oinarrizkoa» izan dela euskara garatzeko, eta Txillardegik ezinbesteko rola izan zuela horretan: «Egundoko lana egin zuen, eta euskaldunon historian egin den gauzarik inportanteena ziur aski Txillardegiri zor diogu».

Orain baino lehen ere hartu izan du Korrikak Txillardegi gogoan. 2012an hil zen, eta hurrengo urteko Korrikan, Donostian, gogoan izan zuten; senideek eraman zuten lekukoa.

Albiste gehiago

 ©Berria

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 6.263 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 266 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 775 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Koronabirusak jotako gaixo bat, Turingo San Joan Bosco ospitalean. / ©ALESSANDRO DI MARCO, EFE

Italiak ia mila hildako eta 6.000 gaixo gehiago zenbatu ditu 24 orduan

Berria

Italiak aurreko eguneko datuak gainditu ditu berriro ere. Egun bakarrean, koronabirusarekin kutsatutako ia mila hildako eta 6.000 gaixo gehiago baieztatu zituzten atzo. Hala ere, agintariek adierazi dute azken egunetako joerak geldotze bat islatzen duela COVID-19 gaitzaren kutsatzean.

 ©MARTIAL TREZZINI / EFE

«Gobernuak orain hasi dira arazoa ulertzen»

Ion Orzaiz

Mediku eta diplomazialari britainiarrak eskarmentu handia du, besteak beste, ebolak, gripeak eta SARS birusak eragindako izurriteetan. Osasunaren Mundu Erakundeko Europako arduraduna da COVID-19 gaitzaren aurkako estrategian.

Fruta saltzaile bat lanean, atzo, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herria "erabat ixtea" gomendatu du aditu talde batek, kasu kopuru handia ikusita

Edu Lartzanguren

Diagnostikaturiko 300.000 kasu egongo dira asteburu honetan Europako Batasunean

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna