Lau gradu igoko da tenperatura mende bukaerarako

2019ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Ihobe ingurumen sozietateak atlas klimatikoa osatu du. IPCC klima aldaketarako gobernu arteko panelaren jarraibideak erabilita, datozen hamarkadetarako aurreikuspenak osatu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako. Bilbo, Donostia eta Gasteizko tenperatura maximoek lau-bost gora egitea espero dute; tenperatura minimoak ere hiruzpalau gradu igoko direla uste dute.

Hiru hiriburu horietan, urteko hamar egunetan 35 gradutik gora neurtuko dira. Gainera, udako beroaldietako tenperatura maximoak hiru bat gradutan igoko dira, batez beste. Neguan ere beroago egingo du: 2020tik aurrera, neguan izotza egingo duen egunen kopurua erdira murriztuko da.

Euri gutxiago egingo du, baina euri jasak ugaritu egingo dira: %5-20. Udan, erdira murriztuko dira euri egunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.