martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Herritarren ordua klimarekin

2021eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Konfiantza handia, itsua ez baina handia bai, eduki behar da sinesteko Glasgown klima aldaketari buruz hasi berria den COP26 goi batzarrean parte hartzen ari diren estatu gehienek benetan bete egingo dutela agintzen ari direna. Termometro egokia izan liteke aztertzea zenbateraino bete dituzten 2015eko abenduan Parisen egindako batzarrean hartutako konpromisoak. Zorionez, asko handitu da urteotan herritarren kezka, eta horren ondoriozko exijentzia eta mugimenduak.

Zientzialari independenteek urte askoan egindako lanari esker, ez Davosen biltzen diren harrapakariei esker, jabetu gara herritarrok galbidera garamatzala orain darabilgun eta garabiltzan sistemak: mundua ez da mugagabea, eta oso atzeratuta gabiltza.

Gure gizartean izan diren aldaketa esanguratsu gehienak herritarren autoantolaketaren ondorio izan dira; hasieran oso jarraitzaile gutxirekin —benetako bide urratzaileak— eta, lan handia eginda, gero eta jarraitzaile gehiagorekin. Duela mende bat ez bezala, gaur egun, digitalizazioari esker, asko demokratizatu da informazioa eskuratzeko aukera, eta lurraren mutur batean bizi direnek badute modua jakiteko beste muturrean daudenek zer esaten eta egiten duten. Erabiltzen jakin behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.