Taldea «batuta eta engaiaturik» ikusten du Callejak

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Zailtasunak zailtasun, Alavesek ez du galdu itxaropena. Hala adierazi zuen atzo Javi Callejak, kazetarien galderei itxaron gabe: «Erabat konbentzituta gaude liga amaitzean Alavesek Lehen Mailan jarraituko duela. Jokalarien garapena egokia izaten ari da, eta horrek sinesteko arrazoiak ematen dizkigu». Susperraldi zantzuak ez dira nahi bezain argiak, baina taldea «batuta eta engaiaturik» ikusten du.

Gaurko lehiaren gakoei buruz, uste du «oldarkorragoak» izan behar dutela, «baloiarekin eta baloirik gabe». «Prest egon behar dugu jabetza galtzen dugunerako, eta, gero, erabaki egokiak hartu behar ditugu areara gerturatzean». Galduz gero kolokan egon liteke Callejaren etorkizuna, baina ez du larritasunik. «Motibatuta nago; ez dut presiorik sentitzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.