GAKOAK

2015eko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Konstituzio proposamenaren puntu nagusietako batzuk:

1 Estatuaren forma. Errepublika ez-presidentzialista izango da Katalunia. Zuzeneko bozketa bidez aukeratutako presidentea izango da estatuburu, eta hark izendatuko du lehen ministroa, gobernua osa dezan. Parlamentuak 105 kide izango ditu.

2 Mugak. Printzipaturako proposamena da, nahiz eta «beste estatuen menpeko eskualde katalan hiztunekiko loturei lehentasuna» eman.

3 Hizkuntza. Katalana izango da ofizial bakarra, baina gaztelaniak koofizialtasuna izango du.

4 Naziotasuna. Jaiotzez, ezkontzaz, egoitzaren bidez edo akordioz lor daiteke Kataluniako naziotasuna. Konstituzioa onartzen denetik urtebeteko epean eskatzen dutenek bikoitza manten dezakete, Espainiak onartzen badu.

5 Karguen mugak. Kargudun politikoek gehienez ere bost urteko bi agintaldi bete ditzakete jarraian.

6 Justizia. Auzitegi Gorena izango da instituzio judizial nagusia; haren barruko atalak arduratuko dira zuzenbidearen arloetako bakoitzaz.

7 Armadarik ez. Mossos d'Esquadra polizia arduratuko da segurtasunaz. «Munduko gainerako herriei adierazi nahi dizkiegun balioak justizia, kultura eta bakea dira».

8 Espainiako Konstituzioa. «Indarrik gabea geratuko da Katalunian konstituzio hau argitaratzean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.