Alavesek bere onera itzuli nahi du bihar, etxean Levante garaituta

enaut agirrebengoa
2019ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Azken hamabi puntuetatik bakarra batu ostean, iratzarri beharrean da Alaves. Jaitsiera postuak urrun ditu, baina Europako trenak ihes egin diezaioke lozorroan segituz gero. Bihar aukera ona du suspertzeko, Mendizorrotzan, Levanteren aurka. Arabarrek sasoi honetan etxeko lehen porrota jaso zuten orain bi aste, Rayoren kontra, eta, estropezu hura ahazteko, ohiko talde fidagarria izaten saiatuko dira bihar.

Horretarako, lagungarri izan dakieke Brasanacen itzulera, osatu baita. Aldiz, ez dago garbi Martinek jokatuko duen. Hura ere ezin izan zen Bernabeun aritu, eta astean bakarka aritu da lanean. Harrobikoa jokatzeko prest egongo ez balitz, Vigarayk edo Ximo Navarrok beteko luke haren hutsunea. Bestalde, baliteke Inuik estreinakoa egitea.

ALAVES-LEVANTE

Alaves. Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Maripan, Duarte; Inui, Pina, Brasanac, Jony; Borja Baston eta Calleri.

Levante. Aitor Fernandez; Jason Coke, Rober Suarez, Cabaco, Vezo; Vukcevic, Manzanara, Bardhi; Roger eta Morales.

Epailea. Undiano Mallenco.

Lekua. Mendizorrotza (19.840 ik.).

Ordua. Bihar, 21:00 (Gol).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.