MASKARA MOTAK
FFP1
Paperezkoak dira, erabilera bakarrekoak, eta gaixo dagoenak gainontzekoak ez kutsatzeko bakarrik erabili behar dira. Aireari sartzen uzten diotenez, mikroorganismoak ere sar daitezke. Ez dute birusen kutsaduratik babesten.
FFP2
Maskara mota honek iragazki zulodunak ditu, birusen sarrera eragozteko. Iragazkietako zuloak mikroorganismoak baino txikiagoak direnez, baliagarriak dira osasuntsu dauden pertsonak babesteko. Halere, gaixoekin kontaktuan daudenek soilik erabiltzea gomendatzen da.
FFP3
Segurtasun mailarik handieneko maskarak dira hauek, eta ffp2 motako maskaren antzera funtzionatzen dute. Oso gutxitan erabiltzen dira egunero, eta, batez ere, gaixoekin lan egiten duten profesionalek erabiltzea komeni da. Batzuetan, gaixotuz gero arrisku larrian daudenek ere erabil ditzakete mota honetako maskara hauek.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.