Koronabirusa. Estrategiak

Iskanbila politikoa Katalunian

2020ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Kataluniako Generalitateak Ferrovial enpresaren Ferroser adarrari eman dio koronabirusak kutsatuen jarraipena telefono bidez egiteko zerbitzua, 17 milioi euroren truke —horrek kudeatzen du 061 larrialdietarako telefono zenbakia ere—. Erabakiak osasun sistemako langileen haserrea eragin du. Baita alderdi gehienena ere. ERCkoa da Alba Verges Osasun kontseilaria. ERC ez da haserretu. Esan du kontratua zuzena dela, baina ez zaiola gustatzen, eta nahiago duela kudeaketa publikoa izatea. Horregatik, atzera egiteko eskatu dio.

Erabakiak sortutako harrabotsa ikusita, Verges prest dago atzera egiteko. Ez du zehaztu Ferroserri zenbateko kalte-ordaina eman beharko liokeen , atzera eginez gero. Zerbitzua zuzenean eman diote Ferroserri, lehiaketarik egin gabe, alarma egoera indarrean dagoela baliatuta.

Vergesek erabakia babestu du, esanez udazkenean bigarren oldar bat gerta daitekeela, prestatzen ari direla, eta telefono bidezko jarraipena prozesuaren zati bat baino ez dela.

Lan horrek lehen arretaren esku egon behar duela uste dute hainbat mediku elkartek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.