BESTE GAI BATZUK

2018ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
1. A eredua. Espainiatik kanpo jaiotako ikasleak ereduetan nola dauden, ohartarazi dute A ereduan pilaketa bat dagoela. Adibidez, DBHn, ikasle guztien %11 dira Espainiatik kanpo jaiotakoak oro har, baina A ereduan, %29. Datuak ikusita, ohartarazi dute ereduen banaketa «segregazioa elikatzeko» bidea dela.

2. Ingelesa. Azaldu dute ingelesa «indartsu» ari dela sartzen: «Une honetan, haur eta nerabe askok ordu gehiago igarotzen dituzte ingelesarekin harremanetan euskararekin baino». Eskolaz kanpoko ekintzak jarri dituzte adibide: ingelesak pisu handiagoa duela maiz euskarak baino. Ingelesaren ezagutza datuak nabarmen ari dira handitzen gazteen artean. Jaurlaritzaren txosteneko adituek ere ohartarazi dute ingelesaren irakaskuntzak ez diola kalte egin behar euskarari, batik bat zona erdaldunagoetan.

3. Euskaltegiak. Eskolan eskuratutako maila hobetzera joaten direnen kalkulua egin dute. Iaz, 40 urtez azpiko 11.000 ikasle baino gehiago ari ziren C1 baino maila apalagoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.