Albistea entzun

(Ez)amatasunari buruz askatzeko hamabi «korapilo»

'(Ez) amatasunaz ikuspegi feministatik' jardunaldiak bukatu dira. Gogoeten fruitua, horra: hamabi «korapilo» identifikatu dituzte andreek, eta feminismoan ardaztu nahi dute horiek askatzeko bidea
Emakumeak, taldeka antolatuta, solasean, atzo, Tabakaleran.
Emakumeak, taldeka antolatuta, solasean, atzo, Tabakaleran. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2022ko azaroak 13 - Donostia

Hamabi puntu arbel batean idatzita. Emaginek antolatuta egunotan Donostian egin den (Ez) amatasunak ikuspegi feministatik jardunaldien laburpenetako bat dira, nolabait ere, hamabi puntu horiek: ostiralean ehunka andrek ama izateko hautuaren inguruan izan zituzten solasaldien emaitza. Tabakalerako Prisma aretoan denek irakurtzeko eran idatzita egon ziren atzo puntu horiek, eta gogoetarako aukera eman zitzaien berriz andreei; hain justu ere, hamabi «korapilo» horien gainean jarduteko modua izan zuten. Mardulak izan ziren talderik gehienak, eta harilkatu zituzten gogoetak ere bai. BERRIAk taldeotan esandakoak entzuten jarduteko era izan zuen, hainbat zertzelada jasotzekoa. Hona «korapiloak», eta horien gaineko hainbat pentsamendu:

«Iruditeria berriak» bilatzen

Iruditeria berriak. Horixe izan zen mahai gainean jarri zen korapiloetako bat. Gaiaren inguruan mintzatzeko elkartu zen andre taldeak nabarmendu zuen «zaharkituta» daudela egun amatasunaren inguruan eraikitzen diren irudi asko: «Dena dago botatzeko». Eta berriz eraikitzeko. «Familia nuklearraren» inguruan eraikitako irudiak oraindik sarritan gailentzen direla esan zuten, eta «ideal» horren gaineko estereotipoek emakume askoren bizitza «baldintzatzen» dutela.

Ama eta feminista izateko bidea lantzen

Mugimendu feminista eta hazkuntza prozesuak nola uztartu? Ama izandakoan, edo eta are izan aurretik ere, feminismoan hazten jarraitu nahi duten andre askoren kezka horixe izaten dela onartu zuten talde horretan elkartu ziren solaskideek: «Nola egin umeen haziera era feminista batean?». Bide malkartsua da askorentzat. Minez kontatu zuen andreetako batek, esaterako, «feminista txarra» sentitu izan dela umeak izan eta horiek hazteko «modu jakin bat hautatu» zuelako, ustez feminismoarenak diren hainbat printzipiotatik urrunduta.

«Erditzearen» osterako babesa

Erditzen diren gorputzen beharrak. Horixe izan zen proposatutako hirugarren «korapiloa». Hutsuneez jardun zuten talde horretan mintzatu ziren andreek, erditzearen ostean askok sentitzen duten babes faltaz. «Erditzerako egundoko prestakuntza dago, eta gero ez dago ezer», deitoratu zuten. «Indarkeria obstetrikoarekin» lotu zituzten bizitako hainbat esperientzia; ezin ulertukotzat dute ondorengo hilabeteetara begirako arta falta.

Gizonen «absentzia»: arazo ohikoegia

Laugarren korapiloa: gizonen absentzia. Andre talde txiki bat batu zen gai honen inguruan solastatzeko. Genero sistemak ezarritako «rolak» guztiz orokortuta daudela adierazi zuten, edonon. Adibideekin azaldu zuten «espazio» guztiak nola betetzen dituzten rol horiek, eta nola gizonak bideratzen dituzten seme-alabekin ehundu beharreko harremanen eremu jakin batzuetara, beste batzuetatik urrunduta. Eskolan: «Guraso bileretan gehienak andreak gara». Aisialdian: «Futboleko entrenamenduetan-eta, bai, hor gehienak gizonak dira».

Laguntza: ehundu beharreko sarea

Bost: Bakardade eta indibidualizazioaren aurrean, kriantza komunitarioa. «Komunitario» hitzak tokia izan du jardunaldiotan, baina zaintza eredu horrekiko erresistentziak askotan norberarengan daudela onartu zuten horri buruz jardun zuten andreek. «Sentitzen dut laguntza eskatzen badut zorretan geratzen naizela», azaldu zuen andreetako batek. «Nik ere badut hori; nire behar pertsonaletarako laguntza eskatzea kosta egiten zait», erantsi zuen beste batek. Baina denek onartu zuten «laguntza sareak» ehuntzea oso garrantzitsua dela, «odoleko familiaz» harago.

Ezetzaren aurreko «harlauza» altxatzen

Sei: Ez-amatasun kontzienteak. Jardunaldietan, izenetik, ama izan nahi ez duten edo izan ez diren andreei ere egin diete leku; izanean ere nor izan dira andre horiek, eta talde propio bat izan zuten atzo «kontzienteki» ama izan nahi ez duten andreez aritzeko. Aditzera eman zutenez, behin hautua eginda, ohikoa da galdera: «Andrea izanda, zergatik ez duzu umerik?». Areago, gizarteak gainean «harlauza» bat jartzen diela sentitzen dute: «Egoismoarena». Ezinbestekoa iruditzen zaie «subjektu erabakitzailea» izatea ama ez izatea erabakitzeko, baina gero erabaki hori gizartean «baliotzeko» zailtasunak dituzte.

Publiko/pribatu dikotomia

Zazpigarren «korapiloa»: Erreprodukzio biologiko eta hazkuntza prozesuetan zer utzi nahi dugu publikoaren/merkatuaren esku? Mahai gainean jarri zuten antolatzaileek, baina talderik ez zen eratu horri buruz aritzeko.

Epaiaren eta erruaren zuztarrak nola erauzi

Nola aurre egin epai sozial, barne-epai eta erruduntasun sentimenduei? Zortzigarren puntua horixe izan zen. «Epaia eguneroko kontua da», esan zuten taldeko andreek. Hain zuztartuta daude epai horiek, «ikustea» ere zail dela sarri. Umeak hazteko orduan «perfekzionismorako joera», gainera, ama askoren artean guztiz txertatuta dagoela onartu zuten, eta horrek ez duela laguntzen. «Estereotipo» jakin batzuen inguruan eraikia, boteretsua da «ama onaren irudia», eta horren arabera jardun ezina arazo da. «Horiek horrela, zuk zeuk epaitzen duzu zeure burua».

«Desioen» atzean dagoena biluztera

Bederatzi: Gure desioak eta hautuak problematizatzen. «Barru-barrutik» sentitzen dira desioak, baina sorburua gizartean dago. Talde honetan batu ziren andreek nabarmendu zuten «sistema patriarkalak» zedarritutako balioak daudela usu andreen «desio» askotan: «Gure desioek iruzur egiten digute». Horiek horrela, «iruditeria» berriak garatzea ezinbestekoa dela argudiatu zuten talde horretan ere. Zerumugan marraztu nahi den gero baterako ez dituzte utzi nahi: «Orain behar ditugu erremintak».

Denbora antolatzean norberaz nola ez ahantzi

Denboraren antolaketa. Gai horixe landu zuen hamargarren taldeak. Pozik zeuden. «Hitz berri bat asmatu dugu: zaintzatasuna». Egun usu nagusitzen den antolaketarekin «autozaintza» ez dagoela «aitortuta» esan zuten, eta hori «erruduntasun» motibo ere izaten dela sarriegitan.

«Zaintzari» behar duen tokia emanda

Hamaika: Mugimendu feministan zein espazio behar ditugu honi buruz hausnartzen segitzeko? «Zaintza» izan zen «korapilo» horren inguruan aritzeko batu ziren andreen artean ere hitz aski erabili bat, eta «zaintza» bakoitzaren «ezaugarriei» erreparatzea beharrezkoa dela esan zuten. Bide horretan, amatasunari lotutako zaintzek ez dutela «ikusezinak» izan behar uste dute. Zerumugan, hala ere, ez dute soilik amatasuna goretsiko duen gizarte bat: «Baizik eta bizigarria».

«Erresistentzien» kontra, eredu berriak

Hamabigarren «korapiloa»: Gurasotasun bolleroak. Talde horretan batu ziren andreek «iruditeria berriak» onartzeko «erresistentziak» daudela nabarmendu zuten. Baina horretarako deia egin zuten. «Familia eredua ireki behar dugu. Biren arteko gurasotasun ereduarekin, puskatu».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

GI-2633 errepide artxiboko irudi batean. ©Google Maps

Motozale bat hil da Zestoan, kamioi batekin izandako istripuan

Berria

GI-2633 errepidean gertatu da ezbeharra. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruñeko Izaga-Irabia ikastetxearen artxiboko irudia. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako Auzitegi Nagusiak ontzat jo du Lehen Hezkuntzan segregazioa diruz ez laguntzea

Iker Tubia

Opus Deiren Irabia-Izaga eskolak paratutako helegitea atzera botata, oniritzia eman dio ituna duten eskoletan segregazioa debekatzen duen Nafarroako Gobernuaren ebazpenari

Osasun publikoaren aldeko herri plataformen topaketa larunbatean Araian(Araba) ©BERRIA

Osasun sistema publikoaren alde mobilizatzera deitu dute azaroaren 11rako

Edurne Begiristain

Osasun sistema publikoa helburu duten herri plataformek deitu dute manifestazioetara, eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira. Pribatizazioaren eta osasungintza publikoaren «eraistearen» aurka antolatu dituzte protestak.

Ignacio Allende 'Torbe', artxiboko irudi batean ©JUANJO MARTIN / EFE

Haur pornografiako delituak onartu ditu Torbek, eta bi urteko kartzela zigorra ezarri diote

Olatz Silva Rodrigo

Zazpi urte baino gehiagoko kartzela zigorra zuen eskatuta Fiskaltzak. Beste bi gizon epaitu dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...