Mahastia lehorreko landaketa da

2022ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Arabako Errioxan lehorreko landaketa da mahastia, ToloƱoko mendilerrotik Ebrora doan lur eremua mikroklima batek babesten duelako, ur nahikoarekin. Baina ez da horrela Arabako upategien sor-marka konpartitzen duten bizilagun batzuentzat. Behe Errioxan (Espainia) ureztatu egiten dituzte mahasti asko, jakin badakitelako bestela fruituak ez duela jasoko behar duen ur kantitatea.

Klima aldaketa edonora iritsi da, eta mahasti batzuk eguzkiak gupidarik gabe erretzen duen lurrean geratu dira. Gaur arte bazterturik egon da hori jasangarria ote den eztabaida, baina agintari eta jabeak noizbait hasi beharko dira aztertzenmahasti horiek bideragarriak diren ala ez. Ez da egoera erraza.

Edonola ere, modu horretan zikloaren zati batean bakarrik kontrolatzen dute ur estresa, eta ureztatzeak aurkako ondorioak eduki ditzake azken fasean, ekaitz handiak botaz gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.