Albistea entzun

Energia krisia. EBren neurriak

EBk atea ireki dio aurrerago argindarraren prezioaren sisteman aldaketak egiteari

Oraingoz, ordea, uko egin dio gasa prezioaren kalkulutik ateratzeari. Zergak jaisteko eta laguntzak emateko aukera dagoela gogorarazi du
Kadri Simson Europako Energia komisarioa, atzo, Bruselan.
Kadri Simson Europako Energia komisarioa, atzo, Bruselan. OLIVIER HOSLET / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko urriak 14

Europako Batzordeak gutxitan egiten du huts bere itxaropenetan. Ez zen espero argindarraren prezioak finkatzeko sisteman aldaketa handiak proposatzea, eta ez du halakorik egin, nahiz eta lehen aldiz, ate bat ireki dion etorkizunean hala egin ahal izateari. Izan ere, ACER argindar merkatuko arautzaileei eskatu die txosten bat egiteko oraingo sistemaren onurak eta kalteak azaldu eta proposamenak egiteko.

Azterketa hori iritsi bitartean, energia iturririk garestienaren prezioak finkatuko du aurrerantzean beste iturriena ere, eta Europako Batasuneko kideek kate motzeko neurriekin erantzun beharko diete elektrizitate garestiari. Kadri Simson Europako Batzordeko Energia komisarioak gogorarazi egin zuen atzo zeintzuk diren tresna horiek: «aldi baterako» jaistea argindarrak ordaintzen dituen zergak; enpresei eta industriei laguntzak ematea, «EBren laguntza publikoei buruzko arauak betez gero»; larrialdiko laguntza zuzenak ematea familia zaurgarriei argindarra ordain dezaten...

Neurrien artean ez dago Frantziak, Espainiak eta beste lau estatukidek eskatutakoa, hots, gasa prezioa kalkulatzeko sistematik ateratzea. Simsonek oraingo prezio sistema babestu zuen, haren iritziz, horren bidez handitu delako energia berriztagarrien pisua eta, oraingo garestitzea alde batera utzita, herritarrek prezio merkeagoak ordaindu dituztelako.

Sistema horren arabera, argindar beharrak betetzeko lehentasuna dute CO2rik isurtzen ez duten energia iturriek (eolikoa, fotovoltaikoa, nuklearra, hidroelek- trikoa...), baina horiekin eskaera betetzen ez denean isurleak piztu behar dira (gasa, petrolioa eta ikatza), eta haietako garestienak finkatzen du guztiei ordaintzen zaien prezioa. Horrek ekarri du azken asteetan argindarraren prezioa bikoiztea eta hirukoiztea.

Gasaren prezioa beste %31 garestitu zen irailaren 25etik urriaren 8ra doan hamabostaldian, eta jada duela urtebete baino lau aldiz garestiagoa da. Aurreko neguan hustutako biltegiak bete behar izateak eta Asiako herrialdeen eskari handiak lehia bizia eragin du hidrokarburo hori eskuratzeko. Gainera, Errusiak uko egin dio orain arte Europara gas gehiago esportatzeari, arrazoituta lehenago bere biltegiak bete behar dituela. EBn, ordea, uste zabaldua da erabaki horren atzean Vladimir Putin Errusiako presidentearen mugimendu geopolitikoak daudela —Ukraina zigortzea, baimena jasotzea Nord Stream 2 gasbidearentzat...—. Salaketa horiek ukatu zituen atzo Putinek: «Ekoizpena handitzen ari gara, geure bezeroek eskatu ahala. Ez diogu bakar bati ere uko egin». Azken astean gas esportazioak handitzeko imintzioa egin du Moskuk, eta horrek apaldu egin du garestitzea. Gainera, Simsonek jakinarazi du Norvegiak gas gehiago agindu duela.

Gas biltegiratze bateratua

Hain zuzen ere, gasaren inguruan epe luzeago baterako etxeko lanak jarri dizkio bere buruari Europako Batzordeak: gas erosketa eta biltegiratze bateratu bat egitea, eskasia dagoen garaietan erreserbak izan daitezen. Horiei buruzko proposamenak abendu bukaerarako aurkeztuko ditu.

Beste ikerketa bat ere agindu du Bruselak: CO2 isurtzeko eskubideen merkatua aztertuko du, eta jakinarazi du ez duela onartuko eskubide horiekin espekulatzea. Eskubide horien prezioa bikoiztu egin da urte hasieratik (34 euro CO2 tona urtarrilean, 59 euro gaur), eta hori ordaintzen dute gasa, petrolioa eta ikatza erretzen duten zentralek. Edonola ere, Simson komisarioak nabarmendu du energia eskubideek ez dutela eragin handia izan prezioaren igoeran.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

LABeko ordezkariak ostegun honetan Eusko Legebiltzarraren atarian eginiko agerraldian ©Raul Bogajo (Foku)

LABek 30 orduko lan astea eta 60 urterekin erretiroa hartzea proposatu du

Jokin Sagarzazu

Bi lege egitasmo aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean, Lan Kode eta Gizarte Segurantza sistema propioa sortzeko. Madrilgo negoziazioetan presioa egiteko eskatu die bertako alderdi politikoei.

Bizkaiko autoeskoletako langileen manifestazio bat, hil honen hasieran. ©MIGUEL TOÑA / EFE

ELAk bost greba eguneko deialdiari eutsi dio Bizkaiko autoeskoletan

Xabier Martin

Patronalarekin batzartu zen sindikatua atzo, baina ez da egon aldaketarik negoziazioan, eta urriaren 25etik 29rako lanuzte deialdia bere hartan utzi du ELAk

 ©HENNING SCHACHT /EFE

Belatzak hegan egin du

Iker Aranburu

Bundesbankeko lehendakaritza utziko du Weidmannek abenduaren 31n, «arrazoi pertsonalengatik». EBZren politika hedakorraren aurkari nagusia izan da. Gobernu berriak hautatuko du ordezkoa.
Turista talde bat Donotstian ©Gorka Rubio (Foku)

Turismoa ez da pandemia aurreko kopuruetara itzuli

Jokin Sagarzazu

Iaz baino %74,5 gehiago handitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina 2019an baino %8,3 gutxiago da oraindik. Espainiatik etorritakoak dira nagusi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.