Kirolbet Baskonia 92-102 Anadolu Efes

Amaiera arte sufritu beharko du

Baskoniak galdu egin du Anadoluren aurka. Ostegunean CSKAri irabazten badio, final-laurdenetan egongo da aurkarien emaitzen zain egon gabe

ainara arratibel gascon
2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Kirolbet Baskonia. Vildoza (23), Huertas (7),Shields (16), Voigtmann (13), Poirier (8) —hasierako bostekoa—Diop,Jones (13),etaHilliard (12),

Anadolu Efes. Larkin (19), Tuncer (5), Moerman (21), Anderson (2), Pleiss (21)—hasierako bostekoa—Beaubois (5), Kurtuldum (), Saybier (), Balbay (6),Botum (4), Sanli (4), Micic (7)) eta Simon (8).

Markagailua. 26-30-, 53-48 atsedenaldian— 67-74,92-102. Epaileak. Lottermoser, Rocha eta Zamojski. Beaubois kanporatu dute bost faltak egitearen ondorioz. Bestelakoak. 11.432 ikusle Buesa Arena pabiloian.Sarrera ona, baina ez da bete.

Baskoniak azken jardunaldian ziurtatu beharko du Euroligako final-laurdenetan egotea, atzo Anadolu Efesen aurka 92-102 galdu eta gero, Atsedenaldian bost puntuz aurretik zihoazen arabarrak, baina bigarren zati kaskar batek kondenatu zuen Velimir Perasovicen taldea. Seigarren postuari eutsi dio, baina azken jardunaldian CSKAren pabiloian atera beharko ditu babak eltzetik Baskoniak. Irabazten badu, sailkatuko da. Bestela aurkarien emaitzen zain egon beharko du, eta hor aukerak hamaika dira.

Huts egin behar ez zuenean egin zuen huts Perasovicen taldeak. Irabazten bazuen barruan zen. Baina ez zuen lortu. Ondoren gertatuko zenaren isla txiki bat izan zen lehen laurdena.Baskonia nagusi izan zen uztaipean, baina Anadoluk asko asmatu zuen kanpotik. Sei sartu zituen lehen laurden horretan—hamalu partida osoan—. Bi taldeak hobeto aritu zirenerasoandefentsan baino. 26-30 amaitu zen laurden hori, eta Baskoniari ez zitzaion komeni partidak zuen joan-etorriko erritmoa.

Anadoluk zortzi puntuko errenta lortu zuen bigarren laurden hasiera. 27-35 (12. min). Perasovicek hutsartea eskatu zuen, eta hor esnatu zen Baskonia. 11-2ko partzial batekin, buelta eman zion lehiari: 39-37 (15. min). Hortik aurrera patxada handiagoa izan zuten arabarrek, Vildozak, Jonesek, eta Poirierrek gidatuta. Atsedenaldira bost puntuz aurretik ailegatu zen Baskonia: 53-48.

Hirugarren laurdenean, ordea,partida maldan gora jarri zitzaion Baskoniari. Micicek eta Larkinek partidako aginte makila hartu zuen, eta Moerman eta Pleiss gailentzen joan ziren uztaipean, Voigtmanen eta Poirierren nekea baliatuz.

Zazpi puntuz atzetik amaitu zuen hirugarren laurdena Baskoniak: 67-74. Bira jartzea lortu zuten arabarrek: 76-78 (33. min). Baina hor hiruko bat sartu zuen Larkinek, eta partida amaitu arte nahi eta ezin aritu ziren etxekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.