Realak eta Athleticek irabazi egin dute; Eibarrek, aldiz, galdu

ainara arratibel gascon
2022ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Bi garaipen eta porrot bat. Horixe euskal taldeen jardunaldi honetako uzta. Realak 0-3 hartu zuen mendean atzo Betis, eta urrats bat gertuago du Txapeldunen Ligarako sailkatzea; Athleticek azken hiru porroten arantza atera ahal izan zuen, Madrili 2-1 irabazita; Eibarri, berriz, oso zail jarri zaio salbazioa, Sporting Huelvaren aurka 1-2galdu baitzuen.

Realak talde fidagarria dela erakutsi zuen beste behin. Natalia Arroyorenak aurretik ziren 15. minuturako. Amaiur Sarriegiri penaltia egin zioten, eta Nerea Eizagirrek ez zuen huts egin. Betisek estutu egin zuen, baina Realak ondo eutsi zion defentsan. Gainera, Elene Lete atezainak bizpahiru gelditu ona egin zituen. 65. minutuan iritsi zen txuri-urdinen bigarrena. Bizi aritu zen Nerea Eizagirre falta bat ateratzeko orduan, eta Nuria Rabanok egindako erdiraketa Amaiurrek baliatu zuen. Bost minutu geroago, Synne Jensenek lehen gola sartu zuen elastiko txuri-urdinarekin.

Athleticek buelta eman behar izan zion norgehiagokari. 3. minutuan Madril aurretik jarri zen. Handik gutxira Lucia Garciak aukera garbia izan zuen banakoa lortzeko. Baina ez zuen lortu, eta, hortik aurrera, partida parekatua, trabatua eta oso lehiatua izan zen. Baina lehen zatia amaitzear zela, Yulema Corresek aurrena (42. min), eta Ane Azkonak ondoren (43. min), neurketa iraultzea lortu zuten. Bigarren zatian Athleticek kontrolpean izan zuen lehia, eta garaipena etxean geratzea lortu zuen.

Bost puntura ditu orain mailari eusteko postuak Eibarrek, atzo aurkari zuzen baten kontra galdu baitzuen, Sporting Huelvaren kontra: 1-2. Kolpe handia Ana Junyentek zuzentzen duen taldearentzat. Bosgarren porrotaerreskadan izan atzen atzokoa gipuzkoarrentzat. Lehen zati kaskarra jokatu zuten, Huelvaren presioa gainditu ezinik, eta 0-1 joan ziren atzetik aldagelara. 77.ean 0-2koa sartu zuen Sporting Huelvak, eta ez zuen ezertarako balio izan 88an Carmen Alvarezek sartutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.