Opus Liricaren eta Musikeneren artean landutako lehen opera, prest

Maiatzaren 13an eta 14an taularatuko dute Rossiniren 'Errauskine'. 12an, 'Opera Txiki' funtzioa emango dute, eskola umeentzat

Erredakzioa
Donostia
2017ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Opus Lirica opera konpainiak eta Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiak bat egin dute Gioachino Rossiniren Errauskine opera aurkezteko. Viktoria Eugenia antzokian emango dute, maiatzaren 13an eta 14an, Europako hainbat hiritan arrakasta handia lortu duen Paolo Panizza italiarraren eszenografiarekin.

Marife Nogales eta Lucia Gomez mezzosopranoek eta Haizea Muñoz sopranoak jokatuko dituzte operako rol nagusietakoak. Musikeneko ikasleak izanak dira hirurak. Ez dira bakarrak izango. Musikeneko egungo eta behinolako ikasleek parte hartuko dute opera honetan, izan ere, bakarlari gisa zein abesbatzako eta orkestrako kide gisa.

Orkestra zuzendari lanetan, berriz, Eduardo Portalek beteko du hil honen 6an hil zen Alberto Zeddaren hutsunea.

Umeei, maiatzaren 12an

Opus Liricako zuzendari Ainhoa Garmendiak atzo adierazi zuen ekoizpen honek ukitu «didaktikoa, entretenigarria eta erraza» izango duela, sekula opera bat ikusi ez duten pertsonentzako modukoa. Ikuskizunotarako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Haurrak arte eszenikoetan hezteko helburuarekin, berriz, ekitaldia eskainiko dute maiatzaren 12an Opera Txiki egitarau barruan, Donostia Kulturaren laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.