Nora Arbelbide Lete.
DENA ETA EZTENA

Humanoa vs terrorista

2015eko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Txomin Iturbe ETAko buru ohia «anitz humanizatzen» dutela; parean duen gobernu espainiarra, berriz, «arrazoinik gabeko krudeltasun batekin» erakusten dutela. Ohar hori publikoko gazte batek egin zion, joan den asteazken gauean, Canal+ kateak ekoitzi Olivier Masset-Depasseren Sanctuaire (Santutegia) filmeko lantaldeari, Miarritzeko FIPA jaialdiaren aurkezpenean. 80ko hamarkada hasieraz ari da, ETAz, GALez eta Frantzia eta Espainiako gobernuetako ordezkariez. Zinemak Miguel Courtoisen El Lobo bezalakoetan usaturik, honek beste maila bat du. Sinesgarria da.

Dramaturgiarako egokitzapenak egin arren. Kamerak frantsesak izan arren. Halere, Frantzia bustitzen du. Frantziako Poliziaren GALekiko esku sartzea ukaezin eginez, adibidez.

Eta gero hori, humanizazio puntu hori. Erantzuna filmaren gidoigile Xabi Moliak eman zion: «Gure betebeharra da etakideak humanizatzea. Egun, terrorista fanatiko dela errazkiegi erraten da. Baliteke fanatismoak bultzatzea zenbait terrorista, baita etakideen artean ere, baina bada une eta gune lausorik. Jendeak beren konplexutasun eta ñabardura guztietatik begiratzeak gaitu pertsona duin egiten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.