Langileak pobretzea leporatu dio ELAk FVEMi

2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
«Goizetik ikusi da erantzun handia, erabatekoa eman zaiola grebari eskualde batzuetan, hala nola Durangaldean. Petronorren azpikontratak ere gelditu egin dira».

Sektorean ordezkaritza sindikalaren %40 du ELA sindikatuak.Atzo manifestazioa egin zuten Bilbon, hasieran bi zutabetan banatuta; gero, Moyua plazan elkartu, eta FVEM patronalaren egoitzaren atarian amaitu zuten protesta. ELAk kontatu zuen patronala «proposamen itxi eta eskasarekin» joan zela ostiraleko bilerara; ez duela negoziatzeko interesik, eta «gezurretan» ari dela esaten duenean erosahalmena bermatzen dutela. «Gainera, patronalak ez dio uko egiten Rajoyren lan erreformak arbitrajera jo ahal izateko eta ituna ez aplikatzeko eman zion pribilegioari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.