Urteurrenaren harira, omenaldiak Bilbon eta Leioan

2016ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Apirilaren 9an lau urte beteko dira Iñigo Cabacas hil zenetik, eta, hori dela eta, zenbait omenaldi antolatu dituzte haren senide, lagun eta Iñigo Gogoan plataformako kideek. Apirilaren 7an izango da lehenengoa, eta ikasleek egingo dute, EHU Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan (Bizkaia) duen campusean, 12:00etan, Laboa plazan.

Apirilaren 9an, berriz, omenaldia Cabacas zauritu zen lekuan izango da, Kirruli herriko tabernaren aurreko plazatxoan, Indautxu auzoko Maria Diaz de Haro kalean (Bilbo), 12:30ean. Hurrengo egunean, apirilaren 10ean, manifestazio bat egingo dute Bilboko Albia lorategiko Justizia jauregitik abiatuta, 17:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.