«Primerako lehendakaria daukagu, oso egokia, eta urte askotarako»

xabier martin
Donostia
2018ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Emakumeak aginte postuetara iristeko kontzientziazio gehiago behar dela dio Tapiak.

Legegintzaldiaren erdira iritsi gara. Aurrekoarekin alderatuta, nola doa zure saila?

Ekonomia hobeto doa, krisitik irten eta kontsolidazioan baikaude. Legegintzaldi hobea izaten ari da, zer esanik ez azpiegituren arloan; AHTak bultzada handia jaso du. Bi urte txukun bete ditugu.

Eta zu, zer moduz?

Ni ere ondo, eskerrik asko. Egun batzuk besteak baino hobeak dira.

Ekonomiaren sailarekin nahikoa ez, eta azpiegiturak hartu zenituen...

Eman egin zizkidaten.

Eta zuk hartu.

Lehendakariak zerbait eskaintzen duenean ez da ezetz esaten.

Emaitza da hiru agerraldiko egunak harilkatzea sarritan. Indarrak geratuko ote zaizkizu lehendakari hautagai izateko?

Ene, bada! Oso lehendakari ona daukagu, eta oso egokia; badaki zer egin nahi duen, eta nola, eta herritarren ikuspegiak oso ondo baloratua dago. Beraz, ez dago inongo arriskurik alde horretatik.

Emakumeek ere aginte gorenetara iritsi behar duzuen mezua asko zabaltzen ari delako galdetzen dizut.

Izenak ateratzeko interesa duenak aterako ditu, baina primerako lehendakaria daukagu, eta urte askorako. Beste kontu bat da administrazioan eta enpresa munduan ere emakumeok goiko postuetara iritsi behar dugula, eta hori ez da kuoten kontua bakarrik; emakumeok jabetu behar dugu ez garela gizonezkoak baino gutxiago, eta ardura bat eskaintzean bi aldiz pentsatzen dugu oraindik. Kontziliazio laguntzak behar dira, eta kontzientziazioa ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.