EI-REN EREMUA

2019ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
2014ko urtarrila. Sortaldeko eta Irakeko Estatu Islamikoak Irakeko Falluja eta Ramadi hiriak hartu zituen; aldi berean hartu zuen Raqqa.

2014ko ekaina. Estatu Islamikoak Irakeko Mosul hiria konkistatu zuen. Hilabete horren bukaeran, Abu Bakr al-Baghdadi taldearen buruzagiak kalifa herriaren sorrera aldarrikatu zuen, eta taldeari Estatu Islamikoa (EI) izena eman zion.

2014ko abuztua. Irak ipar-mendebaldeko yezidien aurka jo zuen EIk, eta Ameriketako Estatu Batuek erabaki zuten muturreko talde islamista sunitaren aurka aire erasoak egiten hastea.

2015eko urtarrila. EIk inoizko zabalkunderik handiena lortu zuen: 88.000 kilometro koadro, Siria ekialdetik Irak mendebaldera.

2016ko martxoa. Siriako armadak Palmira berreskuratu zuen; urte horretako abenduan galdu zuen hiri horren kontrola, eta 2017ko martxoan berreskuratu zuen berriz ere.

2017ko uztaila. Irakeko armadak Mosul berreskuratu zuen.

2017ko urria. Siriako Indar Demokratikoek (SDF) Raqqa berreskuratu zuten.

2017ko urritik 2019ko otsailera. SDFk Eufrates ibaian goiti jazarri zion EIri, Iraken hego-mendebaldeko mugako Baghuz hirian zokoratuta utzi arte.

2019ko martxoa. SDFk kalifa herriaren amaiera deklaratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.