Oiartzualdea

Azken krisitik berriro arnasa hartu ezinik

2018ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
«Oiartzun ibaia eta Pasaiako Badia inguratzen duten lau herrietan bi errealitate desberdin daudela azpimarratu dute haietako alkateek txostenean: batetik, industrialagoak diren Lezo eta Oiartzun daude, eta, bestetik, Pasaia eta Errenteria. Esaterako, enpleguaren ikuspegitik, azken bien datuak beti okerragoak izan dira. Oiartzualdean, eskualde osoa hartuta, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen tasa dezente handiagoa da Gipuzkoako batez bestekoa baino, eta errenta mailan Errenteria, Lezo eta Pasaiako herrialdeko azken postuetan daude.

Itsas portuak eta mugarekiko hurbiltasunak baldintzatu du Oiartzualdearen historia. Kokapen estrategiko horrek aspalditik hainbat jarduera erakarri baditu ere, egiazko boom-a 70eko urteetan iritsi zen, baita gero bertan ezarriko ziren hainbat langile ere, altzairuan, kimikan, paperean, arrantzan, kontserba fabriketan eta abarretan jarduteko. Eta olatu demografikoak ere hirigintza desorekatua ekarri zuen. Goraldi ekonomikoak, ordea, ez zuen asko iraun. 1980ko hamarkadan industria astunenak eraman zituen birmoldaketak.

Hala ere, jarduera industrialak jarraitu zuen Oiartzualdean, batez ere, manufaktura mailan, baina aktibitate horiek ez dira nahikoa izan pixkanaka zetorren degradazioa eragozteko eta 2008ko krisiari aurre egiteko. Portua bera ere ez dago garai onenean. Krisiak bereziki gogor jo du eskualdean. Eustaten arabera, 2009. urtetik 2014rako tartean, Oiartzualdeak bere enpleguen %15 galdu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.