Albistea entzun

Munduko Koparen lezioak

Zeelanda Berriak iragarpenak bete ditu, eta hirugarrenez irabazi du titulua, bigarrena jarraian. Haren garaipen bikainak ez ezik, txapelketak eman du zeresanik ere.
Zeelanda Berriko jokalariak elkar besarkatuta, Munduko Kopako finala irabazi izana ospatzen.
Zeelanda Berriko jokalariak elkar besarkatuta, Munduko Kopako finala irabazi izana ospatzen. FACUNDO ARRIZABALAGA / EFE

Eneritz Zabaleta -

2015eko azaroak 4

Zeelanda Berriaren finaleko garaipenarekin (34-17) bukatu zen joan zen larunbatean 8. Errugbi Munduko Kopa. Ingalaterran jokatu da aldi hau, eta inoizko arrakastatsuena izan da, hala ikusle kopuruari dagokionez ?estadio guztiak bete dira, eta telebista bidez inoiz baino jarraituagoa izan da lehiaketa?, nola finantza arloari dagokionez. World Rugby antolatzaileak 200 milioi euroko etekina lortu du, eta Ingalaterran eginiko kalkuluen arabera, 1.400 milioi euroko diru sarrerak sortu ditu herrialdean.

ZEELANDA BERRIA NAGUSI

Larunbateko garaipenarekin, Zeelanda Berria are sakonago sartu da errugbiaren historian. Munduko Kopa bi aldiz jarraian irabazi duen lehen selekzioa izan da; halaber, hiru Munduko Kopa irabazi dituen bakarra da. Gibelean utzi ditu, beraz, Hegoafrika eta Australia. Zeelanda Berria neurrigabe ari da agintzen azken urteetan. 2011ko eta 2015eko txapelketak batuta, Munduko Kopako 14 partida jarraian irabazi ditu. Azken lau urteetan, 60 partidatik gora jokatu ditu, eta hiru galdu bakarrik.

Zeelanda Berriko kirol izarra da errugbia, eta All Blacks-ak beti izan dira errugbiko mito bat. Baina, 1987an lortu zuten lehen tituluaren eta 2011ko tituluaren artean, 24 urte luze pasa ziren, eta Zeelanda Berriak joko ikusgarria egin bai, baina irabazten ez zekien taldearen fama hartu zuen. Asteburu honetako garaipenarekin, gibelean utzi du fama hori.

HEGO HEMISFERIOAREN AGINTEA

Hego hemisferioko lau selekzio sailkatu dira finalerdietarako. Munduko Koparen historian lehen aldia da horrelakorik gertatzen dena. Errugbia profesional bihurtu zelarik, Europako selekzioek beranta hartu zuten, hegotarrekiko. Baina, 2000ko hamarkadan, bazirudien gauzak parera itzuli zirela.

Argi ikusi da hegotarrek aitzinean jarraitzen dutela. Emaitza hobeak lortzen dituzte, eta errugbi erakargarriagoa egiten dute. Eraldaketaren sinboloa Argentina izan daiteke. Luzaz, Europako errugbiaren balioei jarraitu zion: aitzinean sendo zebilen, eta tantogile ona zuen. Hego hemisferioko lehiaketetan sartu denetik, baina, bere jokoa eraldatu du, eta mesede egin dio.

Hala ere, diagnosi honi ñabardurak egin behar zaizkio. Ez da ahantzi behar, final-laurdenetan Galesek oso hurbil izan zuela garaipena Hegoafrikaren aurka (23-19). Eskoziak ere, Australiari irabaztea eskura izan zuen, baina azken jokaldian Craig Joubert epailearen peto batek Australiari eman zion garaipena (35-34).

INGALATERRA ETA FRANTZIA, NORA EZEAN

Europako errugbiaren porrotaren ikur izan dira Frantzia eta Ingalaterra. Ingelesek, etxean, titulua zuten helburu. Lehen fasea pasatzea ere ez dute lortu, ordea. Frantziak, berriz, multzo errazenean suertatu izana baliatu du final-laurdenetarako sailkatzeko, baina Zeelanda Berriaren aurka astindu historikoa jaso du (62-13).

Alta, bi selekzioak izan dira historikoki Europako talderik indartsuenak. Ingalaterrak Munduko Kopa irabazi zuen 2003an, eta Frantzia hirutan iritsi da finalera (1987an, 1999an eta 2011n). Bi selekzio horiek dute potentzial handiena Europan. Diru baliabide handiak dituzte, eta federatutako haur kopuru handienak.

Ez da kasualitatea izanen porrot egin duten bi herrialdeek, errugbi profesionala futbolaren ereduan eraiki izana. Klub aberatsak eta liga indartsuak dituzte biek. Ondorioz, partida anitz jokatzen dituzte bertako jokalariek, eta selekzioarekin prestaketa egun aise gutxiago dituzte. Haien ekonomia handiek, klub profesionalei bizitzeko adina ematen diete. Baina, errugbia ez da futbola, eta selekzioen lehiak dauka indar mediatiko handiena hemen. Haien herrietan errugbiak behera egin ez dezan, autokritika egin beharko dute bi selekzio historikoek, eta haien errugbi profesionalaren antolaketa berriz pentsatu.

SELEKZIO TXIKIEN EZUSTEAK

Errugbiaren osasuna hobetuz doan seinale, lehen fasean selekzio txikiek maila ona erakutsi dute. Antzinako jipoirik ez da ikusi aurten. Kirol honetan tradizio txikiagoa duten hainbat herrik itxura ona eman dute: Georgia, Errumania, Kanada, AEBak... Japonia ere final-laurdenetan sartzear egon da, Hegoafrikari irabazi eta gero (32-34).

World Rugby, errugbiko nazioarteko federazioak ere badu zer egin errugbiak unibertsal bihurtzeko bidean segi dezan. Zazpinakako errugbia Olinpiar Jokoetan izanen da 2016an. Horrek mesede eginen dio errugbiari, hainbat herrik kirol horretan aritzeko lehen zangoa sartuko baitute.

Baina, selekzio txikiak handiekin gehiago jokaraztea ezinbestekoa da. Hego hemisferioan, Japoniak bere txokoa irabazi du Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria eta Argentinaren ondoan. Amerikan, AEB-ek eta Kanadak txapelketa bat sortu nahi dute Argentinarekin. Europan, berriz, Georgiari lekua egin beharko zaio Sei Nazioen Torneoan, bere gorakada berretsi dezan. Pazifikoko uharteen kasua ere lantzekoa da. Neurri horiek hartu ezean, errugbiaren garapena egonen da kolokan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Iker Muniain eta Leo Messi, Athleticeko eta Bartzelonako kapitainak, Cartuja estadioan, atzo, kopa atzean dutela. ©ESPAINIAKO FUTBOL FEDERAZIOA

Debekatua beste bat galtzea

Aitor Manterola

Athleticek 25. aldiz irabazi nahi du gaur Espainiako Kopa, eta, horretarako, Bartzelonari irabazi beharko dio Sevillan. Azkenekoz 1984an lortu zuen, eta ordutik jokatu dituen lau finalak galdu egin ditu
Kalejira zuri-gorria Sevillan

Kalejira zuri-gorria Sevillan

Aitor Manterola

Athleticeko bertako hainbat zalek hirian barrena egin dute buelta, De Marcos Peñak antolatuta, txaranga eta guzti.

 ©BERRIA

Bihotzerrea sendatzeko bi hamaikako

Berria

Bartzelonak superkopa galdu zuen Athleticen kontra duela hiru hilabete, eta Athleticek kopako finala Realaren kontra orain bi aste. Galdutako finalen bihotzerrea kitatzeko prest aterako dira bi taldeak zelaira, borrokara.

Jon Ander Albisu eta Jose Javier Zabaleta.  <br />
<br /> ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Atzelarien txapelketa da hau»

Julen Etxeberria

Fernando Goñik finalerdietako lau atzelariak aztertu ditu. Jose Javier Zabaleta eta Jon Ander Albisu nabarmendu ditu, eta haien arteko finalaren alde egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna