Carlos Garcia Adanero. UPNko parlamentaria

«Errazagoa da kritikatzea, gobernu honek ez baititu gauzak ongi egin»

IDOIA ZABALETA / FOKU.
joxerra senar
Iruñea
2019ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Tratuan abegikorra, Nafarroako Parlamentua utziko du Carlos Garcia Adanerok (Talavera de la Reina, Espainia, 1967) Kongresurako hautagai izateko.

Zer esanahi berezi du egunak?

Logikoki, egun zaila da niretzat. Azkenean, egun asko izan dira, intentsitate handikoak eta oso interesgarriak. Alboan izan ditudan pertsona guztiekin gogoratzeko unea da. Profesionalki parlamentuan lan egiten duten guztiak eta adiskide guztiak, bai taldekoak bai eta beste alderdietakoak ere.

Une edo legealdiren batekin geratu beharko bazenu...

Ez, legealdi bakoitza berezia da.Eztabaida interesgarriak izan ditut beste taldeetako askorekin, baina ez litzateke bidezkoa bat aipatzea. Saiatu naiz beti aurkariarekiko errespetu erabatekoa adierazten.

Kongresura joango zara. Erronka berria da zuretzat?

Interesgarria da Madrilen Nafarroako interesak defenditzea. Ezjakintasun handia dago hemengo errealitateaz, eta garrantzitsua da han azaltzea zer den Nafarroa, edo nola ikusten dugun guk.

UPNren agintaldietan, parlamentuan gobernuaren eledun; oraingo honetan rola aldatu behar izan duzu erabat.

Oraingoan gobernua kritikatzea egokitu zaigu. Errazagoa da gobernua kritikatzea, gobernu honek ez dituelako gauzak ongi egin, gure ikuspegitik. Ez da zaila izan kontraesanak azpimarratzea. Identitatearen arloan konplexurik gabe jokatu dutelako, baina kontraesan ugari izan ditu oposizioan esaten zuenarekin eta gobernuan egiten zuenarekin alderatuta. Egin behar zituztela esan zituzten gauzak ez dituzte egin. Boto emaileek kontuak eskatu beharko lizkiekete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.