EBAZPENAK

2022ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Taldeek egindako hainbat ebazpen proposamen onartu zituzten atzo. Hona hemen horietako batzuk:
EAJ, PSE eta EH Bildu. EH Bilduren ekimenez, besteak beste, EuskoJaurlaritzari eskatu diote Haurren eta Nerabeen Behatokia «indartzeko», gazteen garraio publikoaren prezioak berrikusteko, langileen erreleborako planean sektore feminizatuak kontuan hartzeko, eta landa eremuko herritarren garraio publikorako sarbidea sustatzeko.
EAJ, PSE, EH Bildu eta EP-IU.Guraso bakarreko kontzeptua definituko duen araudia garatzeko eskatu diote gobernuari, eta, halaber, familia unitate horien aldeko ekintza positiboak sustatzeko.
EAJ, PSE eta EP-IU. Sektore pribatuan amatasun eta aitatasun baimenak hemezortzi astera luzatzeko eskaera egin dute. Epe hori progresiboki luzatzeko eta baimena besterenezina izateko proposatu dute. Bestetik, adinekoen bakardadea saihesteko, etxebizitza proiektu komunitarioak sortzeko eskatu dute.
EAJ, PSE eta PP+C's. Zaintza eremuan lan poltsak sortzeko eskatu dute, zaintza lanak «profesionalizatzeko» helburuarekin. Eta, zaintza esparruko neurrietan, telelana eta erantzunkidetasuna txertatzeko eskaera egin diote Jaurlaritzari. Horrez gainera, 2023rako 0-2 urtekoentzako haur eskolak doan izateko proposamena hitzartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.