ALDAKORRETIK FINKORA

2022ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Nola alda daiteke?
2019ko hipoteka legeak bi aukera ematen ditu mailegu bat tasa aldakorretik finkora (eta alderantziz) aldatzeko: nobazioa eta subrogazioa.

Zer da nobazioa?
Modu sinplean esanda, mailegua berritz ea. Norbere bankuarekin hipotekaren baldintza berriak hitzartzea. Kasu horretan, bankuak etxebizitzaren tasazioa egingo du, haren oraingo balioa jakiteko. Notario baten zigilua behar du.

Eta subrogazioa?
Hipoteka bat beste banku batera eramatea. Kasu horretan ere, mailegu subrogatu horren baldintzak negoziatu beharko dituzte bankuak eta bezeroak. Tasazio eta notariotza gastuak eragiten ditu.

Hipoteka berria egin al daiteke?
Bai. Hori hirugarren aukera bat da. Aurreko bi aukerak baino lan gehiago ematen du, hipoteka berri bat kontratatu aurretik zaharra kendu beharko delako eta bankuarekin dagoen zorra kitatu.

Zer kostu dute?
Hiru aukerek kostu bat dute. Tasazioa derrigorrezkoa da subrogazio batean, eta oso ohikoa, berriz, nobazioetan —soilik ez da egin behar tasatu berria bada edo bankuak ez badu eskatzen—. Tasazio batek 200 eta 400 euro arteko kostua izan ohi du. Mailegu batzuek komisio bat ezartzen dute nobazioa edo subrogazioa egiteagatik. Nobazioari dagokionez, ordaintzeko dagoen maileguaren %0 eta %1 artekoa izan ohi da; subrogazioetan, berriz, %0,25 erainokoa izan daiteke maileguen lehen hiru urteetan, edo %0,15rainokoa lehen bost urteetan —epe hori gaindituta, ezin da komisiorik eskatu—.

Zein da garestiena?
Normalean, hipoteka berri bat: tasazioa egin behar da, banku batzuek komisio bat ordainarazten dute mailegua egiteagatik, eta beste bat aurreko hipoteka kitatzeagatik —geratzen denaren %1erainokoa—.Gasturik handiena, mila euro ingururena, mailegua erregistrotik kentzeko tramitea da. Hipoteka legeak dio mailegu berriaren notariotza, erregistro eta gestoria gastuakbankuek ordaindu behar dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.