Lurraldea eta Hizkuntza saioa, urriaren 10ean

Berria -

2018ko irailak 14
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa hizpide izan dute azken urteetako Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldietan. Izatez, haren bueltan garatu zuten ELE tresna ere, orain Jaurlaritzak oinarri gisa hartu duena. Hirigintzak arnasguneetan nolako eragina duen aztertu dute, eta prebentzio neurriak proposatu. Hori legean jasota, beste pauso bat eman nahi dute jardunaldian: Arnasguneen prebentziotik garapenera izango da aurtengo saioaren izenburua. «Lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak» proposatuko dituzte. Eragile hauek ari dira proiektua lantzen: Kontseilua, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Gaindegia eta UEU Udako Euskal Unibertsitatea.

Aurtengo saioa Azpeitian (Gipuzkoa) egingo dute, Sanagustin kulturgunean, urriaren 10ean. Izena emateko epea zabalik dago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna