HILBERRIA. Eduardo Vallejo de Olejua

«Solaskide nekaezina»

BERRIA

Erredakzioa -

2017ko azaroak 11
Eduardo Vallejo de Olejua Gernika-Lumoko (Bizkaia) alkate, Eusko Legebiltzarreko parlamentari eta Espainiako Kongresuko diputatu izandakoa atzo goizaldean zendu zen, Natxituan, Bizkaian, 81 urte zituela. EAJk eman du haren heriotzaren berri. 1987 eta 1988 artean izan zen legebiltzarkide, eta 1989tik 1993ra bitartean diputatu Espainiako Kongresuan. Halaber, bi legealditan izan zen Gernika- Lumoko alkate, 1991tik 1999ra, eta Bizkaiko batzarkide ere aukeratu zuten, 1983. eta 1988. urteen artean.

«Solaskide nekaezina» zen Vallejo de Olejua, Koldo Mediavilla EAJko Politika Instituzionaleko arduradunaren hitzetan: «Negoziatzeko borondate irmoa leku guztietan erakutsi zuen: Madrilen, Gorte Nagusietan; Europako mugimenduan, Bizkaian eta Gernikan. Foru hiribilduan beti gogoratuko dituzte alkate zeneko denborak». Alderdiko Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak ere doluminak adierazi dizkie senideei: «Elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa izan ziren herritarren zerbitzura egin zuen lan nekaezinaren gidalerroak». «Eredu» gisa jo du: «Haren irribarrea betiko egongo da gure artean». Gaur egingo dute haren aldeko hileta, 19:00etan, Gernika-Lumoko Andre Maria parrokian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna