Noiz sortua: 2018-09-30 00:30:00

Memoriaren zentroa nahi dute San Frantzisko elizan

Gasteizko Zaramaga auzoko tenplua «memoria inklusiboaren ikur» izan dadila proposatu du Memoria Gara ekinbideak, eta eskaria egitera doa

Jon Rejado -

2018ko irailak 30

Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko Asiskoaren elizan Memoria eta Giza Eskubideen Zentroa egitea proposatu du Memoria Gara ekinbideak. Proiektua atzo aurkeztu zuten ekinbideko kideek, eta etorkizun gertuan egingo dituzten lehen urratsen berri eman zuten. «Datorren astean edo hurrengoan» Gasteizko Apezpikutzarekin harremanetan jarriko da, Zaramagako tenpluaren erabilera hori baimen dezan. Horrez gain, elkarlana galdegin die administrazio publikoei, egitasmoa gauzatu ahal izateko.

Memoria Gara ekinbidea hamaika esparrutako eragileek osatu dute: kulturgintza, kazetaritza, hiriko elkarteak, unibertsitateko irakasleak... Horiek guztiek nabarmendu dute San Frantzisko elizaren garrantzia, ekinbidearen manifestuan jaso dutenaren arabera. Idazkian gogora ekarri dute memoria historikoak «betiko» batu dituela 1976ko martxoaren 3a eta Zaramagako aipatu eliza. Gogorarazi behar da egun horretan Polizia oldartu zitzaiela tenpluan batzartuta zeuden langileei: bost pertsona hil zituzten, eta ehun baino gehiago zauritu, erdiak balaz.

Memoria Gara-ko kideek hausnartu dute eliza bihurtu dela «etengabe eskatu eta oraindik lortu ez diren egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermearen aldarrikapenen ikurra».

2014tik gurtzarik gabe

Eliza 2014. urtetik itxita dagoela gogorarazi du Memoria Gara-k. Ordutik, «urtean aste gutxi batzuk» ireki dute, San Frantzisko Asiskoaren Fundazioaren jaiotzak erakusteko. Martxoak 3 elkarteak Zaramagan egiten dituen bisita gidatuentzat gela bat egokitu du, elizaren atzealdean. Horregatik, apezpikutzari eskatuko diote Memoria eta Giza Eskubideen Zentro izateko. «Elkarrizketarako borondatearekin herritarren eskaerari erantzun dakioke, eta beste gune bat bila daiteke jaiotzen erakusketarako».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bizkaiko pentsionistak protestan, pasa den astean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Koronabirusak adinekoen egoitzetan izandako eragina ikertzeko eskatu du Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak

Berria

Protesta egin dute gaur Bizkaiko pentsionistek Bilboko udaletxe aitzinean eta a bertan argi utzi dute ez dutela murrizketarik onartuko osasungintza publikoan eta pentsioetan. Pentsionistek Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari egoitzen inguruko informazioa eskatu diote baina ez dute erantzunik jaso. 

Iruñeko Erruki Etxea egoitza, apirilean. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako zahar etxeetako 272 egoilar hil dira koronabirusagatik

Maider Galardi F. Agirre

Beste 163 hildakoren sintomatologia aztertzen ari da Nafarroako Gobernua, COVID-19ak hil dituen jakiteko. Gaur hasiko dira bisitak zahar etxeetan

Foruzain bat, Bera inguruan, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan jarritako kontrolan ©Iñigo Uriz, Jagoba Manterola / FOKU

Ekainaren 8tik aurrera Hego Euskal Herri osoan zirkulatzerik egongo dela uste du Madrilek

Edu Lartzanguren

Kutsatze datuen araberakoa izango da erabakia, Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministroak esan duenez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna