Reala 1-4 gailendu da Vila-realen, eta geraezin segitzen du

ainara arratibel gascon
2022ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Hemezortzi partidatan, hamabost garaipen. Realak denboraldi ikusgarria egiten segitzen du. Natalia Arroyoren taldeak 1-4 irabazi zuen atzo Vila-realen zelaian, eta sendo segitzen du bigarren postuan. Partidako lehen ordu erdia distirarik gabekoa izan zen. Vila-real ondo itxi zen, eta Realak ez zuen armiarma sare horretan zulorik topatzen. Baina 29. minutuan pase ederra eman zion Ane Etxezarretak Amaiur Sarriegiri, aurrelariak kontrol ona egin zuen arean, eta gola sartu zuen.

Realak bigarren zati hasieran hautsi zuen neurketa, Sanni Franssik bi gol sartu baitzituen aldagelatik bueltan (47. eta 50. minutuetan). Laugarrena Allegra Pollackek sartu zuen, 70. minutuan. Vila-realen gol bakarra Sheila Gijarrok sartu zuen, partida amaitzear zela (88. min.).

Gaur, Eibarrek Madril hartuko du (11:00); Athleticek, Rayo (12:00);eta Alavesek, Atletico Madril (12:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.