ERREAKZIOAK

2015eko apirilaren 12a
00:00
Entzun
«Oso gustura nago erlojupekoa irabazita. Goizean aritu naiz ibilbidea aztertzen, eta berez ez zen egokiegia niretzat, oso gogorra zelako, baina lan ona egin dut, azkenean. Ibilbide erdian bizikleta aldatu dut nik ere, baina, ez pentsa, zalantzan ibili gara, ez batarekin eta ez bestearekin ez naizelako batere gustura ibili»

Tom Dumoulin Giant-Alpecineko txirrindularia

«Bagenekien zaila izango zela, eta indartsuenak irabazi du, azkenean. Hirugarren, bigarren... Hurrengo urtean irabaztera itzuliko naiz. Niretzat saria da lesioaren ondoren hemen egotea eta Purito, Quintana... horien mailan ibiltzea. Zoragarria da horien ondoan borrokan ibiltzea»

Sergio Luis Henao Skyko txirrindularia

«Hirugarren postua aurrerapauso handia da Ion Izagirrerentzat. Itzuli bikaina egin du, eta ondo merezitako saria jaso du. Taldeak merezi zuen emaitza hori. Oso polita da etengabe pausoak ematen ari den etxeko txirrindulari batekin podiumera igotzea. Quintanak ardura gehiegi izan du»

Eusebio Unzue Movistarreko managerra

«Oso-oso pozik nago egin dudan itzuliarekin. Azkenean lortu dugu helburua. Lehen etapan ezin nuen huts egin, etxe ondoan ibili nintzelako, eta, poliki-poliki, helburua betez joan gara. Niretzat oso berezia da mendiko maillota irabaztea. Ikusi da erlojupekoa zein gogorra izan den, baina zoragarria izan da»

Omar Fraile Caja Ruraleko txirrindularia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.