Nahia Quincoces. Nire Altitoy-Ternua

2018ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Orain bi urte izandako lesioagatik, iaz ezin izan nuen Altitoyn parte hartu. Gogotsu nengoen aurtengorako. Indarberrituta ekin nion denboraldiari, eta Marta Riba bikotearekin egiteko ilusio handia nuen. Itzultzeak poz handia ematen zidan. Irteeran nengoela, lesioaren oroitzapena etorri zitzaidan burura, baina, aldi berean, aspaldiko ilusiorik handiena nuen. Lehen eguneko baldintzek asko lagundu zuten, eta ibilbide guztian laugarren postuan joan ginen. Atzetik aurrera egin genuen lasterketa, eta aldeak murriztuz joan ginen aurrekoekin. Lesioa izan nuen lekutik pasatzean zera pentsatu nuen: «Bueno, amesgaiztoa pasatu da!». Podiumean ezin izan genuen sartu, baina oso pozik amaitu nuen eguna. Lehen eguna, gainera, oso berezia zen niretzat, banekien aukera paregabea zela arantza ateratzeko. Bigarren egunean ere, emaitza berbera lortu genuen. Hemendik, zorionak lehengo hiru bikoteei!

Oso ondo sentitu naiz bi egunetan, eta Ribak duen esperientziarekin, ederki moldatu gara. Niretzat behintzat, bikotekako lasterketek dute mendiko eskiaren xarma berezia. Oso pozik noa Altitoytik, eta egun gutxi barru Pierra Mentan ere horrelako zapore gozoarekin amaitu nahi nuke. Badakit oso gogorra izango dela, indarberritzeko oso denbora gutxi izango dugula eta luze egingo dela, baina niri gustatzen zaidana da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.