Irudia. Espainiako karrika, 2020ko Baionako ez-besten garaian

Baionako ez-bestek erakarritako jendea

GAIZKA IROZ / BOB EDME.
2020ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Baionako bestek fama handia izan dute azken urteotan, eta urrundik etortzen da jendea bost egunez besta egitera. Bada, masak hartu ohi du Baionak —milioi bat eta erdi pertsona, guti gorabehera— asteazken gauetik goiti eta igandera bitarte. Eta kontsumo besta horien erakusle balira bezala, Baionako karrikek horren lekukotasuna ematen dute, goizetan. Aurten, iaz bezalako karrika zikinen garbitzerik ez dute izan herriko langileek, eta bestelako jendea hurbildu da Baionara. Txuri-gorriz beztiturik pertsona bakar batzuk ikus daitezke, turista batzuk, Baionako karriketan zehar ibiltzen ari. Terrazak ere erdi beteta agertzen dira, baina segurtasun neurriak errespetatuz, betiere.

Han-hemenka, lagun talde batzuk entzun daitezke kantuz, besta giroan, baina giro orokorra biziki lasaia egon da bost egunez. Halere, hamarnaka polizia kamioi bildu dira karrika inguruetara azken gauetan, 23:00etan, ostatuek hesten duten orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.