GAKOAK

2015eko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Gabonen atarian, haurrentzako oparietan pentsatzen hasiak dira guraso gehienak. Jostailu egokiak nola aukeratu zalantzan daudenentzat, hona hemen adituek emandako gomendio batzuk:

Parekidetasuna. Berez, mutilentzako edo neskentzako jostailu eta kolore berariazkorik ez dago. Agindu horretatik ihes egin: neskak eta mutilak modu parekidean irudikatzen dituzten liburu eta jostailuei buruz galdetu; neskek zein mutilek erabil ditzaketenak aukeratu.

Eskaerak aztertu. Haurrek aukeratzen dituzten jostailuak modu kritiko eta koherentean aztertu: ez onartu eskatzen duten guztia, eta lagundu jostailu egokia hautatzen.

Aniztasuna. Estereotipo eta aurreiritziak sustatzen dituzten jostailuak saihestu. Pertsonen aniztasuna irudika dezatela, hainbat arloan: generoa, sexu joera, arraza, kultura, itxura fisikoa... Ingurumenarekiko begirunea sustatzen dutenak hobetsi.

Elkarrekin jolastu. Garrantzitsua da jostailuek beste umeekin jolasteko aukera ematea, eta neskak eta mutilak elkarri hurbiltzekoa.

Gaitasunak. Haurren buru eta gorputz abileziak lantzen laguntzen duten jostailuak aukeratu; fantasia, irudimena eta sormena pizten dutenak.

Afektibitatea. Sentimenduak eta emozioak berdintasunez garatzea ahalbidetzen duten jostailuak hobetsi.

Indarkeriarik ez. Arazoak modu eraikitzaile, baketsu eta sortzailean konpontzera bideratutako jolasak hautatu.Jostailu eta bideo joko bortitzak saihestu, baita lehiakortasuna sustatzen dutenak ere.

Egokitasuna. Hainbat aldagai kontuan hartzea komeni da: jostailua haurren adinerako eta garapen mailarako aproposak den, funtzionamendu arauak dakartzan, arriskutsua den —adibidez, apurtuz gero— edo elementu toxikorik duen, umeen interesari iraunaraziko dion...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.