Torrak esan du ezin dituela «espetxeak ireki»

Berria -

2018ko irailak 12
Quim Torra Kataluniako presidenteak eta Ernest Maragall Atzerri kontseilariak prentsaurreko bat egin zuten atzo nazioarteko hedabideentzat, Generalitatearen egoitzan. Besteak beste, preso independetisten egoeraz mintzatu ziren. Torrak esan zuen nahiz eta presoak Kataluniako kartzeletan egon, ezingo dituela «espetxeak ireki» Auzitegi Gorenak zigortzen baditu. Hala ere, zehaztu zuen epaia zigorra bada ez duela onartuko, eta Kataluniako Parlamentuak erabakiko duela zer egin. Josep Borrell Espainiako Atzerri ministroak ere hitz egin zuen presoei buruz. BBC kateari esan zuen «nahiago» duela horiek ez egotea behin-behineko espetxealdian, baina Espainiako Gobernuak ezin duela erabaki «presoen askatasunari buruz».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna