EGUTEGIA

2014ko irailaren 28a
00:00
Entzun
2014-2015ko urte politikoaren egutegian lau ekitaldi finkatu ditu Gure Esku Dago plataformaren batzar orokorrak.

1Azaroaren 8a. Donostiako Zurriolan mosaiko handia egingo du Gure Esku Dagok. Kataluniako galdeketaren bezpera da.

2Ekainaren 20a. Urte politikoko ekitaldi nagusia izango da egun horretan. Hasieran, herrialdeko ekitaldi erraldoiak egitea sustatuko du plataformak.

3Udako kanpaina. Datorren urterako, udan kanpaina berezia prestatu eta zabalduko du Gure Esku Dagok.

4Irailaren 19a. Urteko batzar orokorra egun horretan egingo da, lan ildoak onartu eta 2015-2016ko urte politikorako ibilbidea adosteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.