Martxoaren 8ari begira

EAEko berdintasun legea egokitzeko prozesua abiatu du Emakundek

Bortxa matxistaren aurkako atala Instanbulgo hitzarmenera egokitzea izango da berritasun nagusia. «Itun handi bat» lortu nahi dute alorrean

Emakunderen Zuzendaritza Kontseilua, atzoko bileran. IREKIA.
Maite Asensio Lozano.
2019ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Aitzindaria izan zen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Eusko Legebiltzarrak 2005eko otsailean onartu zuenean, baina egungo errealitatera eta araudietara egokitzeko beharrean da orain. Hain justu, horretarako prozesua abiatu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak, legea aldatzeko aurreproiektuaren zirriborroa Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kideei aurkeztuta. Indarkeria matxistari buruzko atalari eragingo dio aldaketak batez ere. Hala, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren kontra «herri itun handi bat» egin nahi dutela adierazi du Emakundek.

Zirriborroa astelehenean jarriko dute Irekia webgunean, eta hilabetez herritarren ekarpenak jaso ahalko dituzte. Dena den, Emakundek aurreratu du aldaketa nagusia Istanbulgo hitzarmenera egokitzeak ekarriko duela: ordenamendu juridikoa itun horretara moldatuko dute, eta berdintasun politikak ere testuinguru batean kokatuko ditu.

Euskal Herrian 2014an sartuzen indarrean Istanbulgo hitzarmena. Europako Kontseiluak onartu zuen 2011n, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egiteko eta prebentzioa sustatzeko. Emakundek azaldu du esparru bat ematen diela berdintasun politikei: «Itunak dio genero arrazoiengatik gertatzen den diskriminazioaren eta emakumeen kontrako indarkeriaren arteko lotura azpimarratuz egin behar direla arauak». Erantsi du hori nabarmentzeko erabaki zutela legea aldatzea, eta ez egitea berariazko arau bat bortxaren aurka.

Beste neurri batzuk erehartuko dituzte, hala nola emakumeen ahalduntzea printzipio orokorretan txertatzea, eta politika publikoetan intersekzionalitatea kontuan hartzea. Berdintasun organoei ere «aintzatespen handiagoa» emango diete, bai politikak sustatzeko, bai indarkeria jasan duten andreen arreta eta erreparazioa jorratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.