HILBERRIA. Ahmed Bukhari

Basamortuko diplomazialaria

BERRIA.
Kristina Berasain Tristan.
2018ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Ahmed Bukhari (Tiris, Mendebaldeko Sahara, 1954) Fronte Polisarioak NBEn zuen ordezkaria herenegun gauean hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz —Bilbon ari ziren artatzen—.

Zuzenbidea ikasten ari zela okupatu zuen Marokok Sahara. Eta ordutik ari zen bere herriaren alde borrokan, hobekien zekien moduan: hitzaren bidez. Negoziaziorako zuen gaitasuna nabarmendu du SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak: «Prestigio handiko diplomazialaria galdu dugu». Basamortuko diplomazialariak hauxe esan zuen behin: «Norbaitek uste badu sahararrak denboraren biktima izango direla, ez daki basamortua zer den. Gu hilda ere, beste batzuek segituko dute». Zazpi eguneko dolu eguna ezarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.