Irudia. Kyoto (Japonia)

Gutxienez 33 hildako, nahita piztutako sute batean

JIJI / EFE.
2019ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Pertsona bat Kyotoko (Japonia) eraikin batera sartu zen atzo goizean, gasolina isuri zuen, sua eman zion, eta, nahita eragindako sute horren ondorioz, gutxienez 33 pertsona hil dira. Poliziak gizonezko bat atxilotu zuen, erasoaren egilea izan daitekeelakoan. Hiru solairuko eraikina da; anime estudio bat dago han, eta Polizia ikertzen ari da ea susmagarriak loturaren bat duen anime estudioarekin. Atzo gauean erreskate lanekin jarraitzen zuten suhiltzaileek, eta zaurituak dozenaka dira. Japonian azken bi hamarkadetan gertatutako hilketa masibo handiena da atzokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.