Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Etxeko lanez

2021eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Aieten oso modu grafikoan irudikatu dute hamar urteotako ibilbidea: hegal bakarrarekin egindako hegaldia. Herrenka bada ere, bidea egin dela ezin uka, baina Aieteko Adierazpenean prozesu baterako ezarritako bost puntuetatik bakar bat osatu da, ETAren desagertzeari dagokiona. Pauso horrez gain, etorri beharko luketen besteak ez dira gauzatu, ez osotasunean behintzat.

Presoen korapiloa ez da askatu, hurbiltzeekin eta banakako gradu aldaketekin egoera hobetu den arren. Biktimen aitortzari eta erreparazioari dagokienez ere egin dira urratsak, baina, biktima batzuen kasuan, aitortza eta erreparazioa inoiz ez jasotzeko aukerak gero eta errealagoa dirudi. Felipe Gonzalezen garaiko Espainiako Gobernuak HBko kideei igorritako bonba-gutunen auzia ikertu ere ez da egingo, Espainiako Kongresuak aste honetan bertan hala erabakita; eta ez dute itxaropen handirik gerra zikinaren gainerako biktimek edo torturatuek ere...

Prozesuak irekita jarraitzen duela esan zuen atzo Alberto Spektorowskik; bizikidetza oraindik eraikitzear dagoela Jonathan Powellek; prozesua herriarena dela Veronique Dudouetek; eta nazioa nola eraiki pentsatzen hasteko aholkatu zuen Brian Currinek. Bideazedarritu zuten duela hamar urte, eta etxerako lanak jarri zituzten. Urteurrenean antolaturiko jardunaldietan, etxeko lanak egiteko daudela oroitarazi dute prozesuaren nazioarteko sustatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.