Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Arrasate

2021eko irailaren 18a
00:00
Entzun
Sutan jartzean probatzen da eltzea. Hala dio esaerak. Eltzea Sarek jarri du, eta sua Espainiako eskuin muturrak. Suari egurra bota diote nonahitik, eta, beraz, eltzea presio eltze bihurtu zaio Sareri. «Presio izendaezina», salatu du. Eta jakina da presio eltzeek lehertzeko arriskua dutela. Garaiz sutatik kentzea da konponbide bat, eta horixe egitea erabaki du Sarek. Eltzea salbatuko du, lehertu gabe; eta sua, bera bakarrik itzaliko da.

Azken batean, zein zen Sareren helburua Arrasaten egin nahi zuen martxarekin? 7/2003 legea bertan behera uzteko eskatzea. Eta zer nahi zuten Voxek eta PPk mobilizazio horren kontra egitera Arrasatera etorrita? Liskarra. Sarek lan handia egin du Arrasaten egitekoa zen martxaren karietara: herriko hainbat elkarterekin landu du presoei «bizi osorako kartzela» ekartzen dien legearen gaia. Orain, hautsak erabat harrotu diren honetan, mobilizazio jakin hori ez egitea erabaki dute, baina aldarrikapena herri guztietara zabalduko da. Zalaparta honetan, gainera, Sarek aukera izan du bere aldarrikapena lau haizeetara zabaltzeko, eta entzun nahi izan duenak entzun du —nahi izan ez duenak, ez—. Espainiako eskuinak, aitzitik, bazterrak nahastu ditu, baina gaur Arrasaten eragin nahi zuen iskanbila ez du lortuko —hori eragozten saiatu da, behintzat, Sare—.

Mobilizazio jakin bat ez egitea lortu du eskuinak? Bai. Aldarrikapena zabaltzea, baina, ez du eragotzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.