Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Guantanamo

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Zein gutxi gogoratzen den jendea bidegabekeriasistematikoa den tokiekin. Noizean behin, gertakari —normalki lazgarri— batengatik, albiste bilakatzen dira berriro, eta ematen dute zeresan apur bat. Baina egun gutxiko kontua da; bidegabekeriak hor jarraitzen du, eta inor ez da gogoratzen han gertatzen denaz. Toki hori, orain, Guantanamo da. Nor gogoratzen da, egunerokoan, buzo laranja jantzita Kubako base militarrean dauden presoez?

Orain albiste bihurtu da berriro: legez kanpo atxilotu zutela onartu dio epaile batek Asadullah Haroon Gul preso afganiarrari, eta askatu egin beharko dute, habeas corpus-erako eskubidea onartuta. George Bush presidenteak 2002an esan zuenez, AEBetatik kanpo egoteak Genevako giza eskubideen ituna betetzetik salbuesten zuen Guantanamoko kartzela, eta horrek eskuak libre uzten zizkien torturatu eta legez kanpoko atxiloketak egiteko. Beraz, habeas corpus-a onartu eta preso bat askatzea—bakar bat izan arren— anekdotikoa baino gehiago da.

Sistematikoa izan da eta da giza eskubideen urraketa eta tortura Guantanamon, eta sistematikoa izan zen tortura Euskal Herrian —hala onartu zuen NBEko kontalari bereziak ere—. Ez zen, ordea, kanpoko uharte batean gertatu, Espainia ez zegoen salbuetsita Genevako ituna betetzetik. Baina Espainiak ez zuen Guantanamorik behar; salbuetsita balego bezala jokatu zuen: bai baitzekien eurek bazutela habeas corpus-a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.