Gorbatak urdinak eta gorriak

2019ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Izango da finantza analista eta finantzetako kazetari lanbideak ez direlako, berez, oso kitzikagarriak, baina bizitza dibertigarriagoa egiten saiatzen diren analistak eta kazetari umoretsuak egon badira. Gai direnak bizipoza topatzeko interes tasen, zorraren gorabeheren eta inflazio tasen unibertso ilunean. Eta horretan jardun dira Mario Draghiren gorbatarekin.

Italiarrak dozena erdi prentsaurreko eman ostean piztu zen eztabaida, batez ere Twitterren: ez ote zen Draghi bere gorbaten kolorearekin banku zentralaren diru politikari buruzko arrastoren bat ematen ari? Teoriak berehala garatu ziren. Gorbata gorrizta: tasa txikiagoak ikusmiran, burtsen pozgarri. Gorbata urdinkara: tasak goranzko bidean. Zein gorbata jantziko ote zuen Draghik prentsaurrekoan? Gorria? Urdina? Urdin argia, urdin iluna? Hori izaten zen txio jokoa.

Jokoak jarraitu du, eta Louis Harreau analista frantsesak paper bat eta guzti egin du. Horri esker jakin da Draghik gorbatak izaten dituela Gabonetako eta urtebetetzetako oparien artean, eta ez, EBZko kontseiluen egunetan —eta prentsaurrekoetan— eraman izan duen gorbatak ez duela zerikusirik bankuaren diru politikarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.