Osasunak Diego Martinezen Granada garaitu nahi du, premia arintzeko

Eñaut Agirrebengoa -

2018ko irailak 2
Eskas ekin dio ligari Osasunak: puntu bakarra dauka patrikan, lehen bi norgehiagoken ostean. Elxen aurka, dezente hobetu zituen debuteko sentipenak, baina ez zitzaion aski izan sasoiko lehen garaipena lortzeko. Jagoba Arrasate entrenatzaileak lan asko du egiteko, taldeari sendotasuna eta erabakimena falta baitzaizkio; baita puntuak ere. Hala uste du teknikariak: «Puntu eskasia dugu. Garbi dago denbora badugula egoera konpontzeko, baina berandu goaz dagoeneko». Bada, gaur beharra arintzen saiatuko da Osasuna, Granadaren zelaian.

Gorritxoek Diego Martinezekin egingo dute topo. Martinezek Nafarroako taldea zuzendu zuen iragan sasoian. Bertan kale egin ondotik, Granadak fitxatu du. Lehia hiru ordu atzeratu behar izan dute, Granadan egiten ari den gehiegizko beroa saihesteko; hortaz, gaueko bederatzietan jokatuko da azkenean.

Arrasatek gutxienez aldaketa bat egin beharko du defentsako erdigunean, David Garcia zigortuta baitago. Aridanek minez jarraitzen du; beraz, litekeena da hutsunea Oierrek betetzea. Hartara, euskarrian Imanol Garciak jokatuko luke, Iñigo Perezen alboan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna