Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

COP26, tranpatan

2021eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Ez da serioa. Goi bilera hasi zenean Antonio Guterresen hitzak entzunda, irudi zuen zerbait egiteko asmoa zutela. Astebete pasatu da, eta ezagun da zuriketa berdea egitea beste asmorik ez dutela COP26n elkartu diren estatuburu askok. Astebetean hainbat akordioren berri eman dute, baina letra txikian beti agertzen da akordiotik kanpo gelditu den estaturen bat—normalean gaian egiteko gehien duen estatua—. Adibidez, 2040tik aurrera zero isuriko ibilgailuak bakarrik saltzea erabaki dute 34 estatuk, baina akordiotik kanpo gelditu dira ibilgailu gehien kontsumitzen dituzten herrialdeak: AEBak, Txina eta Japonia. Baita Espainia, Frantzia eta Alemania ere. Eta itxura du, negoziazioen amaieran testuren bat adostea lortzen badute, hura motz geratuko dela. Hainbat zientzialariren arabera, erregai fosilak erabiltzeari utzi ezean,alferrik dira gainerako neurri guztiak, klima larrialdiari erantzun nahi bazaio. Horregatik, erregai fosilak erabiltzeari uzteko bidean diruz laguntzea debekatzea jaso asmo zuten akordio nagusian. Hori ez dela nahikoa dirudien arren, badirudi horretan ere ez direla ados jarriko, ekoizle nagusiak —Saudi Arabia, Errusia, Australia...— kosta ahala kosta saiatzen ari baitira hori eragozten.

Norbere buruari tranpa egiteak ez du bermatzen, ordea, albokoari ere sartuko diozunik. Ez gutxietsi herritarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.