BERRIA Kobetamendin egongo da

2019ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
BERRIA Berri Txarrak taldeak Bilbon emango duen azken kontzertuan egongo da gaur. Etxola propioa izango du egunkariak kontzertuaren gunearen barruan, eta irakurleak, harpidedunak eta bestelako bisitariak hartuko dituzte han. Arratsalde osoan BERRIAren erruletan jokatu ahalko dute: birarazten duenak sariak irabazteko aukera edukiko du. Horrez gain, BERRIAren pina, Badok musika gunearen txapa, oihalezko poltsak, liburuak eta DVDak lortu ahalko dira.

Kontzertua hasi baino lehen, BERRIAren iragarki berezi bat erakutsiko dute agertoki nagusian. Bideo hori astelehenetik aurrera zabalduko da, udako kanpainaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.