Katalunia

Jordi Sanchezek baimena eskatu dio Llarenari

2018ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Jordi Sanchez Kataluniako presidentegaiak atzo eskatu zion Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileari inbestidura saioan parte hartzeko baimena. Etziko deitu dute saio horretara, eta Sanchezen abokatuak baimena lortzeko argudiotzat erabili du NBEren Giza Eskubideen Batzordeak martxoaren 23an eginiko adierazpena. Jordi Pina abokatuak dioenez, adierazpen horren arabera estatuak «kautelaz bermatu» behar ditu Sanchezen «eskubide zibil eta politikoak». Espero da Llarenak gaur jakinaraziko duela utziko ote dion Sanchezi inbestiduran parte hartzen, bai espetxetik aterata, bai bideo konferentzia bidez. Martxoaren hasieran ez zion utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.