UDAKO IKASTAROAK

2022ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
50. Udako ikastaroak hiru aste iraungo dute. Biarritzen hasiko dira, eta Baiona, Iruñe, Bilbo, Donostia eta Eibartik igaroko dira. Jarraian, laburtuta, aurtengo prestatu dituzten zenbait proposamen:
Maiatzak 21
50 urte. Udako ikastaroen hasiera ekitaldia izango da 50 urte UEUgintzan.
Ekainak 27- Uztailak 1
Iruñea:Zientziaren balioak egia-ostearen garaietan.
Bilbo:Mendebaldeko mito bilketa.
Iruñea:Lurralde eko-euskaldun eta euskal-feministarik bai ote?
Eibar:Nola gainditu Murphyren legea? Euskal utopia irudikatzeko ariketa kolektiboa.
Eibar:Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak.
Donostia:Euskal curriculuma: egungo esperientzia eta etorkizuneko aukerak.
Eibar:Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa: Egungo Ikerlerroak eta etorkizuneko aukerak.
Uztailak 4-8
Eibar:Irakasleentzat literatura irakurtzeko eta ikertzeko tresnen bila. Irakurketa feminista eta kolektiboa
Eibar: Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu teknologikoak.
Eibar:Enpresa euskaldunen erronkak.
Usurbil: demografia, zaintza eta hizkuntza.
Uztailak11-15
Baiona:Iraganetik etorkizunera: euskara natur zientzietan.
Baiona:Euskararen aldeko diskurtsoen berritzea. Eta orain, zer, nork, nola?
Baiona:Euskara gaitasuna lantzen.
Eibar:Matematikari Euskaldunen V. Topaketa.
Eibar:Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa. Euskaraen garapena alor ekonomikoetan: lorpenak eta egungo erronkak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.