Maldan beherako bide luze baten amaiera

2020ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Navaleko langileek iazko martxoaren 4an jaso zuten kaleratze eskutitza. Ontziolaren itxieraren albisteak ez zuen inor ezustean harrapatu. Ordurako lanpostuak erregulatzeko txostena mahai gainean zegoen, eta likidazioak saihetsezina zirudien. 1908an sorturiko, eta 1969 eta 2006 artean publiko izandako, ontziolaren amaiera tristea izan zen. Garairik onenetan Ezkerraldeko ikurretakoa izandakoak 3.000 langile ere izan zituen; hori bai, 2.000tik gora azpikontraten menpe zeuden. 2005. urtea irabaziekin bukatu ondoren, 2006an Ingeteamek eta Murueta ontziolak hartu zuten Naval pribatizatu berriaren ardura. Sindikatuek haien kudeaketa eskasari leporatzen diote ondorengo urteetako maldan beherako bidea. Kopuru ofizialik ezean, ontziolak 150 milioi euro inguruko zorra pilatu du guztira; batez ere, bankuekin eta industria osagarriarekin. Navaleko langileen mobilizazioak ikusgarriak eta ugariak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.